Erlijioso marianista izan
Ba al duzu galderarik?
Ba al duzu erantzunik?
Deirik nahi al duzu?
 Nortzuk gara?
Erlijioso marianistek gure bokazio-deia Jesusen urratsei jarraiki, Elizaren baitan eta Familia Marianista osoarekin elkartasunean bizi nahi dugu. Mariaren Lagundia (marianistak, SM) Eliza katolikoaren baitan diren ordena erlijiosotako bat dugu, 1817. urtean Gilen Jose Chaminadek sortua bost gazterekin. Gaurregun milatik gora erlijiosok osatzen dute Mariaren Lagundia, arruntki marianistak izenez ezagutua.
GEHIAGO
Nortzuk gara?
Gure bizitza
Urratsez urrats

Nortzuk gara?

Artean Chaminade bizi zelarik, Frantziako hainbat lekutan hedatzeaz gainera Mariaren Lagundia Suitzan (1839) eta Estatu Batuetan (1849) errotu zen. Aurrerago, Alemania, Italia eta Espainiara zabaldu zen. 1887an iritsi ziren frantziar marianistak Donostiara eta han sortu zuten lehen ikastetxea. Hurrengo urtean Jerez hirian egin zuten beste horrenbeste, eta hurrengo bi urteetan Gasteizen eta Cadizen. Epe laburrean biziki hazi ziren bai erlijioso kopurua eta bai eraikuntzena ere, ikastetxeak nagusiki.
JARRAITU
Nortzuk gara?
Gure bizitza
Urratsez urrats

Nortzuk gara?

Kanada, Libia, Magreb aldea, Hawai irlak eta Japoniari egokitu zitzaien ondoren beren txanda. XX. mendean jada, Latinamerikara, Asiara eta Afrikara iritsi ziren marianistak. Aurrerago, XXI.mendean, Albania, Cuba eta Beninen izan dira azken fundazioak. Gaurregun, munduko 36 lurraldetan daude erroturik marianistak. Espainiako probintzia marianistari dagokionez, iberiar penintsulako elkarteez gainera, Brasil eta Kubakoak ere bere gain hartzen ditu.
JARRAITU
Nortzuk gara?
Gure bizitza
Urratsez urrats

Nortzuk gara?

Gure ebanjelizatze lana, neurri handi batean, hezkuntza munduan garatzen dugu, ikastetxe nahiz unibertsitateetan, adin eta gizarte-maila guztietako ikasleekin. Irakaskuntza ez-formalaren alorrean ere aritzen gara, han eta hemen, haur eta gazteei lagunduz alfabetatze bidean, lanbide heziketan, edota elikadura eta osasuna zaintzeko programetan. Horretaz gain, hainbait lekutan parrokiak, otoitz-etxeak edo giza-garapen zentruak ere kudeatzen ditugu, berri ona zabaldu eta gauzatzeko bitarteko egoki gisa.
JARRAITU
Nortzuk gara?
Gure bizitza
Urratsez urrats

Gure bizitza nolakoa den

Gure bizitzak dituen dimentsio eta balio nagusiei erreparatuz, erlijioso marianistak "fede elkarte", "bizi elkarte" eta "misio elkarte" izanik bizi garela esan ohi dugu. Gure eguneroko bizitzak hiru alor hauek uztartzen ditu. "Mariaren izpiritua" deritzogunak bereizten gaitu, nolabait. Jesusen jarraitzaile dugu Maria, beste ezeren gainetik, jarraitzaile guztien ama izateraino. Fede eta misio eredu dugu Maria, Jesusekin bat egin eta haren urratsak jarraitzera gonbidatzen gaituelarik.

Gure egitura bitarrak - gazteleraz "composición mixta" deritzogunak - ongi adierazten du nola ulertzen dugun marianistok elizaren egiazko izaera. Elkarrekin bizi gara - inolako kategoria bereizketarik gabe - erlijioso laiko eta erlijioso apaizak Mariaren Lagundian. Gure sorreratik bertatik datorren ezaugarri hau dohain berezi bezala zaintzen dugu, aniztasuna eta berdintasuna bermatzen dituen eliz-eredua posible dela erakutsiz.
JARRAITU
Nortzuk gara?
Gure bizitza
Urratsez urrats

Gure bizitza nolakoa den
FEDE ELKARTEA

Jainkoarengandik jasotako deiari erantzuna dugu fedea, hasteko. Eta Jesusi jarraitzean gauzatzen da: bera bezalakoa izanez eta berarekin biziz. Zoriontsu egiten gaitu fedeak, pertsona eta Jainko-seme gisa eraikitzen gaituelarik. Jainkoaren Izpirituak kontsakratzen gaitu, bataioak lehenbizi eta erliosoon zinhitzak aurrerago adierazten duten bezala. Eguneroko bizitzan bizi dugu fede hori, "bihotzeko fedea" deritzoguna, gizakia bere osotasunean inplikatzen duena eta dena Jainkoaren begiradaz ikustera garamatzana.

Fede hau egunero berritzen dugu, elkarrekin ospatuz elizaren otoitza (orduen liturgia) eta eukaristia, egunaren erdigune bihurturik. Gainera, bakarkako otoitzean ematen dugu egunean beste ordubete. Garrantzi handia ematen diogu barrena elikatzen digun ahalegin honi. Izan ere, lehortu eta ahitu egingo ginateke Jainkoarekiko harreman estu hau egunero zainduko ez bagenu.
JARRAITU
Nortzuk gara?
Gure bizitza
Urratsez urrats

Gure bizitza nolakoa den
MISIO ELKARTEA

Nonnahi eta beti misioan bizi gara erlijioso marianistak. Eta anitza bezain zabala da misio hau, hasera haseratik. Elkarte berean erlijioso batzuk ikastetxean edota parrokian arituko dira burubelarri, beste batzuk Familia Marianistaren zerbitzuan, eta beste zenbait inguruko lan sozialetan; bat edo beste liburuak idazten ikusiko duzu, beste batzuk sare digitala kudeatzen, diseinuan eta komunikazio lanean, gaisozain lanetan dabilena ahaztu gabe. Edonola ere, pozik dihardugu berri ona zabaldu nahian, Elizaren baitan eta gaurko mundua biziberritzeko.
JARRAITU
Nortzuk gara?
Gure bizitza
Urratsez urrats

Gure bizitza nolakoa den
MISIO ELKARTEA

Marianistak Espainian, Brasilen eta Kuban ekimen eta lan desberdinetan aritu dira urte guztiotan, garaian garaiko beharrei erantzunez. 1960 hamarkadatik hona, gotzainen deiari erantzunez hainbat parrokiatako kristau bizitza gidatzen aritu dira. Baina, zerbait azpimarratzekotan, 17 ikastetxek osatzen duten sarea aipatu beharko genuke Espainian, hagei bat mila familiatara iristen dena.
JARRAITU
Nortzuk gara?
Gure bizitza
Urratsez urrats

Gure bizitza nolakoa den
MISIO ELKARTEA

Hezkuntza eta kulturaren alorrean marianistek duten beste ekarpen interesgarri bat SM da: SM argitaletxea eta SM Fundazioa. Espainian eta latinamerikako beste zortzi herrialdetan oso bizirik dago, batez ere hiru hesparrutan: eskola liburuetan, haur eta gazte literaturan, eta erlijioaren eremuko liburuetan. Argitalpen lanaren bitartez eskuraturiko diru sarrerak berriro gizarteratzen ditu, SM fundazioa dela bide: hezkuntza hobetzeko ikerketak bultzatuz, irakasleen formakuntzarako dirulaguntzak emanez, haur eta gazte literatura sustatuz, eta gizarte laguntza eta hezkuntza uztartzen dituzten hainbat proiekturi lagunduz.

Erlijiosook, sekularrekin elkarlanean misio bera aurrera eramanez, ebanjelizatze lan zabal honi arnas ematen diogu.
JARRAITU
Nortzuk gara?
Gure bizitza
Urratsez urrats

Gure bizitza nolakoa den
BIZI ELKARTEA

Elkarbizitzaren poza bizi nahi dugu egunez egun: batetik, daukagun eta garen guztia elkarbanatuz (pobrezia botoa); bestetik, elkar maitatuz eta denei gure etxea ez ezik bihotza ere irekiz (kastitate botoa); eta, gainera, gure beharrean den edozein lekutara joateko prest egonik, bide berriak irekiz (obedientzia botoa).

Ikasi egiten da anaia izaten. Izan ere, anai-elkarteak, berez dohain baliotsua izateaz gain, hezi egiten gaitu nork bere onena emanik elkar zerbitzatzen, desberdintasunak aldi berean erronka eta aberasbide direla ulertaraziz. Horrela, anaitasunean eta adiskidetasunean hazi egiten gara. Anaitasuna erabat funtsezkoa da gure artean, izan ere, ez baikaitu antzekotasunak elkartzen, batak besteari anaia bezala egiten diogun harrerak baizik
JARRAITU
Nortzuk gara?
Gure bizitza
Urratsez urrats

Erlijioso marianista izatera iristeko

  1. Lehen urratsa nolabait Jainkoaren deia sumatzea da eta, horren ondorioz, erlijioso izateko desioa adieraztea.
  2. Bigarren urratsa, erlijioso baten laguntzarekin ea Jainkoak egiaz bide horretatik aurrera egitera deitzen zaituen aztertzea da. "Lehen dizernimendua" deitzen diogu horri.
  3. Aurre-nobiziadoa deitzen dugun prozesua da hirugarren urratsa. Urtebete inguru anai-elkarte marianista batean bizitzean datza, bizitza molde hau barrendik ezagutu eta heldutasun handiagoz erabaki ahal izateko.
JARRAITU
Nortzuk gara?
Gure bizitza
Urratsez urrats

Erlijioso marianista izatera iristeko

  1. Laugarren urratsa da pisu handiena duena, bai denboraz eta bai garrantziz: Nobiziadoa deritzoguna. Pauso honetan daudenak anai-elkarte berezi batean bizi izaten dira bi urtez. Elkarte honetako arduradun den erlijiosoak nobizioei marianista izateko tajuz eta sakonki prestatzen laguntzen die. Bi urteok amaitzean, norberak argi ikusten badu hori dela bere bidea eta Mariaren Lagundiak ere hala baderitzo, "lehen zinitza" egiten da (pobrezia, kastitate eta obedientzia botoak).
  2. Hurrengo urratsa, lehen zinitz horretatik betiereko zinitza egin arteko urteek osatzen dute. Aro horretan, normalki ikasketa zibilak eta erlijiosoak burutzeaz gainera, dizernimendu berri bat egin ohi da, Mariaren Lagundiaren barruan erlijioso-laiko edota erlijioso-apaiz izateko.
JARRAITU

Ba al duzu erantzunik?

Gauzak horrela, guk egingo ditugu orain galderak.

HASI
Sentitzen al duzu zeure baitan eguneroko hainbat gauzengatiko eskerrona eta harridura: bizia bera dohain jasoa, opari eman zaizkizun birtute eta ezaugarri pertsonalak, poz sakona, maitasun esperientziak, keinu xumeak...?

JARRAITU
Zure desioek eta berauek lehenbaitlehen asetzeak gidatzen al dute zure jokabidea? Ez al zara gai hori alde batera edo bigarren mailan uzteko norbaiti laguntzeko garaian edota guztion ona bilatu alde?

JARRAITU
Egin al diozu noizpait zeure buruari galdera zutaz, bizitzaz, Jainkoaz...? Bizitzaren zentzuak kezkatu al zaitu noiz edo noiz?

JARRAITU
Denontzako bizitza duina eta betea, solidaritza, justizia, lurra eta naturaren zaintza, bakea... desio dituzula esango al zenuke? Eragiten al dizu besteen minak?

JARRAITU
Bizitzako konturik garrantzizkoenak (hala nola adiskidetasuna, maitasuna, askatasuna, edertasuna...) zientifikoki eta arrazionalki bakarrik uler eta azal daitezkeela uste al duzu?

JARRAITU
Sinesten al duzu aita/ama den, maitasun hilezkorrez maite gaituen eta harrigarriro barkatzen, askatzen eta gidatzen gaituen Jesusen Jainkoarengan?

JARRAITU
Erakartzen al zaitu Nazareteko Jesusek, honen hitzak eta izaerak, gizaki txit askea, Jainko gizon egina eta Biziaren Jaun bezala aitortzen dugun horrek?

JARRAITU
Nazareteko Jesusekin topo egin eta harreman pertsonala izatearen esperientzia izan al duzu? Sentitzen al duzu inolako baldintzarik jarri gabe maite zaituela Berak?

JARRAITU
Zure otoitzean noizpait sotu al zaizu galdera hau: "Jauna, zer nahi duzu nitaz?"

JARRAITU
Atentzioa deitzen al dizu anai-elkarte erlijioso jakin baten bizi-pozak? Eta zerbitzuan ikusten zaien eskuzabaltasunak? Noizbait egin al diozu zuere buruari galdera: "Eta zergatik ez ni neu?"

JARRAITU
Orain arteko zure erantzunen arabera, badirudi bizitza erlijiosoak zure jakinmina eta gogoa pizten dituela, nolabait. ¿Nahi al zenuke honetaz hitzegin erlijiosoren batekin?
HARREMANETAN JARRI
HARREMANETAN JARRI
































































































ITZULI
ITZULI
HARREMANETAN JARRI

Luis Fernando Crespo

Ezagutzen nauten guztiek Nano deitzen didate. 1961ean jaio nintzen. 1983tik aurrera erlijioso marianista naiz, eta apaiz 1992az geroztik. Fakultatean arabiar filologia ikasten ari nintzelarik, Jesus zela sentitu nuen usteon osoa merezi duen bakarra, bizitzari zentzua eta funtsa ematen diona, bere urratsei jarraiki zoriontsu izatera gonbidatzen gaituena. Gauzak horrela, erlijioso marinista batekin jarri nintzen harremanetan eta... bokazioaren dohaina opartitu zidan Jainkoak. Geroztik, irakasle gisara aritu naiz lanean, kristau taldeekin, fraternitateekin... eta oraintsu, SM argitaletxean. Hiztegin nahi baduzu, hemen naukazu zure zerbitzura.
HARREMANETAN JARRI
HARREMANETAN JARRI

Rogelio Núñez

1970ean Badajozeko Almendralejo herrian jaio nintzen, baina Madrilen bizi izan naiz txikitatik eta han ezagutu nituen erlijioso marianistak. Gazteen katekista lanetan ihardunez eta bolondres gisa pobreen zerbitzura lan eginez esnatu zen niregan Jainkoren deia, ene bizitza osoa berari kontsagratzera. Arkitektura ikasketak bukatu nituen eta geroztik Bigarren Hezkuntzan aritu naiz lanean, irakasle gisara ata pastoraltza arloan. Bokazioari lotutako dozein kezka nahiz zalantza argitze aldera, pozik hitzegingo dut zurekin, nahi baduzu.
HARREMANETAN JARRI
HARREMANETAN JARRI

Iñaki Sarasua

Iñaki Sarasua naiz. 1965ean jaio nintzen eta 20 urte nituela egin nuen nire lehen zinitza, lehen botoak. Geroago, 1999an apaiztu nintzen. Menturaz, hamar bat urtez parrokietan lan egiteaz gainera, beste hogei bat urtez hainbat ikastetxetan aritu naiz hezkuntzan, irakasle lanetan eta pastoraltza munduan. Bizitza har-eman bezala ulertzen dut eta, egiaz, ematen dudana beste edo gehiago jasotzen dudala aitortzen dut, pozik. Etengabeko harreman aberats horrek bizirik, zabalik eta beti bilaketa-jarreran egoten laguntzen dit. Hemen naukazu, nahi duzunerako.
HARREMANETAN JARRI
HARREMANETAN JARRI

Daniel Pajuelo Vázquez

Kaixo. Daniel da nire izena. 1977an jaio nintzen eta 1998tik aurrera erlijioso marianista naiz. Jainkoaren nahiaren etengabeko bilaketa bezala bizi dut bizitza, Berarengandik egunero jasotzen dudan guztiagatik eskerrak emanez, eta eskuzabalki elkarbanatuz naizen eta dudan guztia. Informatika injeniaria naiz eta irakasle gisara dihardut lanean, gazteei hazitzen lagunduz bizitzako arlo guztietan, bereziki fedean. Nitaz gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez nire web-orrian. Eta sostengua nahiz aholkua behar bazenu, zure eskura nauzu.
HARREMANETAN JARRI
HARREMANETAN JARRI

Vicente Benavent

Valencian jaio nintzen 1977an. Hiri honetako marianisten ikastetxean ikasle izana naiz, baita bertako eskubaloi taldeko jokalari eta eskaut taldeko partaide ere. Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza (ADE) ikasi nuen hiri horretan bertan, marianista izatea erabaki aurretik. 2008an egin nituen nire lehen botoak Mariaren Lagundian. Donostian dugun ikastetxean ari naiz lanean gaur egun. Bokazio marianista ezagutu nahian bazabiltza, jar zaitez nirekin harremanetan, inolako beldurrik eta zalantzarik gabe.
HARREMANETAN JARRI
HARREMANETAN JARRI

Nacho Sánchez Galán

Cadiztarra naiz eta 1969an jaioa. Oso urte onak pasatu nituen nire ikastetxean, bereziki futbolean, saskibaloian eta voleybolean ihardunik. Katekesian, skaut taldean eta gazte taldeetan nenbilela, Jesukristo eta bere ama Mariarengana maitasuna haziz joan zen niregan. 16 urte nituela somatu nuen marianista izateko bokazioa. Urte pare batez ikastetxeko marianista batekin hizketan ihardun ondoren, ikasletak bukatu bezain laister nobiziadora joatea erabaki nuen. Irakaskuntzan aritu naiz zenbait urtez, Madril, Jerez eta Cadizen. Urte batzuk geroago apaiztu nintzen eta, egia esan, zoriontsu naiz oso. Norbaitekin hitzegin nahi bazenu bokazioaren inguruko zalantzez, idatzidazu lasai.
HARREMANETAN JARRI

Deirik nahi al duzu?

Hemen dituzu interesgarri izan litezkeen zenbait

Indicadores
1.
2.
3.
4.
recargar admin